Ezagutu gaitzazu

Aldaketa posible dela uste osoarekin jaio zen Podemos, eta beste alderdi politikoek ekarriko ez duten segurtasunarekin (egungo egoerara ekarri gaituztenek oraindik are gutxiago), lan egiten duten pertsonek baizik, edo egunero lan bila dabiltzanek eta, legez, hauen eta euren familientzako etorkizun oparoagoa eta desberdintasun gutxiagokoa eskatzen dutenek.

Gure arazoak zeintzuk diren argi dugu (bidegabeko politikak, gutxi batzuen zerbitzura dauden instituzioak, ustelkeria, desberdintasuna…), argi dugu baita ere zein den konponbidea: jendearentzako gobernu bat, arduratsua, sinesgarria, independentea eta etorkizun hobea nahi dutenekin konprometitua.

Zaila izango zela jakin dugu beti, baina jende askoren esperientzia eta kemena gurekin dugu. Gure herrira aldaketa politikoaren aukera iritsi da. Lortzeko, denok gara beharrezkoak, ez dio axola nondik gatozen, ez dio axola nor bozkatu dugun iraganean.

Oraina da. Ahal da. Ahal dugu.

¿Nola antolatzen da Podemos?

Zirkuluak

Podemosen izen emanda dauden pertsona guztien taldeak osatzen du Herritarren Batzarra. Momentu honetan, gutxi gora behera, 350.000 pertsona dira. Hemen hartzen dira erabaki garrantzitsuenak (hauteskunde primarioak, barne-karguetarako hauteskundeak, estrategia politikoa, programa…). Izen emanda dauden pertsona guztiek hartzen dute parte hemen, boto bidez. Parte hartzeko baldintza bakarrak hauek dira: 18 urte baino gehiago eduki, Podemos-en eraikitzean konpromesua hartu eta Kode Etikoa onartu.

Vistalegreko batzarrean onartutako dokumentuak

Organoak

Zuzenean hautatu egiten da herritarrei irekitako primarioetan. Podemos-en ordezkaritza politiko eta instituzionala da bere lana, eta Herritar Kontseiluen arteko organoen Koordinazioa bermatzen du. Herritar Kontseilu buru ere bada.
Organo betearazlea da, kolegiatua, herritarrei irekitako primarioen bidez aukeratua. Herritarren Batzarrak hartutako erabakiak garatu egiten ditu, eta eguneroko kontu-ematea darama batzar honen aurrean, zirkuluen aurrean eta parte-hartze zuzeneko mekanismoen aurrean.

Araudia

Organo honek Podemosen izen emandakoen errespetua bermatzearen ardura du, eta erakundearen arauak eta oinarriak bermatzearen ardura ere bai. Zuzenean primario irekietan aukeratzen diren lagunez osatua dago.
Araudia
Kontaktua

Zirkuluak

Demokrazia eta parte-hartzea oinarri duten talde boluntario eta irekiak dira. Bi motatako zirkulu daude: lurraldekoak, herrialde konkretu batean lan egiten dutenak, alegia, eta sektorialak, arlo programatiko edo profesionalen inguruan lan egiten dutenak. Herritarren Batzarrak onartutako dokumentuak errespetatuz, antolatzeko independentzia osoa dute. Edozeinek jar dezake zirkulu bat martxan eta bere baliozkotzea eskatu, ez du zertan Podemos-en kide edo izen emandakoa izan.

Validación de Círculos

ACCEDE

Consultas, protocolos y procedimientos

ACCEDE