Podemos-en berebiziko garrantzitzat jotzen dugu gure finantziazio eta gardentasun mekanismoak. Izan ere, finantziazio independentzia eta alderdietako gardentasuna beharrezko baldintza dela uste dugu demokraziak funtzionamendu egokia izan dezan.

Banku eta botere ekonomikoen laguntzarik gabe finantzatu ahal izateko, lankidetza-ekonomiaren baloreek inspiraturik, finantzaketa berritzaile eta parte hartzaileen erreminten garapenaren aldeko apustua egin dugu hasieratik, hortaz, hiritarrak proiektuen finantzaketan partaide izan daitezela proposatzen dugu. Hauek dira erremintak: elkarlana, crowdfundinga eta mikrokredituak.

Iraganeko akatsak ez egiteko gauzak desberdin egitea ezinbestekoa da. Badugu bankuen mende ez egoteko konpromiso irmoa. Horregatik, gure jaiotzetik lehentasuna izan da emaile eta kolaboratzaileen gehienezko oinarria ugaritzea, eta, beraz, legeak zehazten dituenak baino dohaintza zorrotzagoetarako mugak ezarri ditugu.

Ingresos

Podemos-en erakundeetan ikustea nahi dugun gardentasuna praktikatzen dugu. Azken euroa zertan gastatzen dugun erakustera behartzen gara. Gure Estatutuetan konpromisoa hartu genuen gure kontuak hiru hilez behin argitaratzeko, gainera, modu erraz eta ulergarrian aurkeztuz. Gure Gardentasunaren Atarian gastu bakoitzaren xehetasuna eta faktura sartuko ditugu.

Gardentasuna

Aldizkako diru-laguntza

5€tik aurrera hilero

Elkarlanean aritu

Crowdfunding-a

Proiektu zehatzetan elkarlanean aritu

Crowdfunding-a

Mikrokredituak

Kanpaina finantzatu

Mikrokredituak

Denda

Banderatxoak, Liburuak, arropa, osagarriak

Denda